XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
PILOTAZ LUZEAN Ikhasleak, 13; Hendaia, 2Ikhasleek ederki egin dute beren lehen urhatsa luzeko chapelgoan. Bainan ez dezatela uste izan lana fini dutela. Boietik ala erreferatik aise oneratzen dute pilota, bainan botean aintzinean denak behar du indarrean marrari joiten trebatu eta pasa-mara zaintzalek behar dute chapelgoan bereziki ukhanen dituzten zanpakoeri oldartzen ahal bezenbat ausartasun bildu.
Horiek hola, Hendaiarrek eginen ahal dute oraino partida ederrik. Botari ona dute Gorozpe eta haren lagunek ahul aire bat izanik ere, ez dezagun ahantz oraino berri direla luzean. Erran dute ere Alzate gibeletik ari zenak, besoan tela bat zartaturik lehen joetan, nekhez ari zela. Bainan ez dira Hendaiarrak ere gelik gabe.
Helduden igandean ikhasleak Baigorrin ditugu, Baigorriko hoberenen kontra.
Bertze igandean chapelgoa segituko dute Soudadouren Sarako Izarraren kontra.
DONIBANE LOHITZUNEN Boudon-Lemoine: 50; Chatelain-Millet: 37Camps jin beharra zen, Millet igorri du bere ordain, bainan hau, jokolari pollita izana gatik, igandeko partidan ahulchko zen. Chatelainek ontsegu guzien gatik ez zuen deus egiten ahal, eta egin duen ezenbat egin badu ere bere kontrarioen karitateari esker.
BIDARRIN Harambillet-Dongaitz 35; Vivier-Saint-Martin: 32 DONIBANE GARAZINLau orenetan: chapelgoaren bururatzea esku huska adinekoetan, joko garbian gaztetan.
DONIBANE GARAZINJaun zerukoak eman dezaukula aste hortan iguzkiaren distira ederra!
CHILAR.